Overblog
Editer l'article Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
KANBO CAMBO

Actualité locale Cambo les bains 64250

Errobi Ikastola

Errobi ikastolaren 30 urteak : (argazkiak galerian)

Ekainaren 12an, ospatu dute urte betetze hori ikastolako haur, burraso eta laguntzaileek. Egun berean estreinatzen zuten ikastolarentzat eraikia izan den bastimendu berri bat, herri elkargoaren laguntzarekin. Barne berrien bisita, ikastolako haurrek eman antzerki pollita, arduradunen mintzaldiak, aperitifa, bazkaria Ezpeletako Txarangak alegeraturik, goizik hasi eta frango berant bururatu da besta egun goxo hori. Horra ikastolako ikasle ohiek moldatu bertsuak 30garren urtebetze horrentzat :

Errobi ikastolak 30 urte ( Doinua : Zazpiak oihal batetik )

Euskal Herrian Euskara maila galtzeraino zen jautsia

Ikastolak du apaltze hori behin betikotz hautsia

Baldintza denak hobetzea da gur’helburu nagusia

Biharko haurrek ukan dezaten guk ukan dugun guzia.

 

 

 

Ezpeletako eremuetan hasia zuen kontrola

 

Eta Kanborat hedatua du bere Euskaldun odola

 

Hogoita hamar urte hauetan bizi baita ikastola

 

Gure indarrez atxik dezagun mendeetan zehar hola.

 

 

 

Guk zortzi urtez jasan ginuen sekulako garapena

 

Lehenik Kanbon, plaza ondoan, mobil-home-etan ginena

 

Eta desegin berria duten etxola zen bigarrena

 

Orain“zaharra“deitzen dutena, izan ginuen azkena.

 

 

 

Erakasleak ere hainbeste, denboran zirenak gazte

 

Liliane, Luixa, Janine, Maialen,... baziren besteak beste

 

Euskara lantzen ta erakusten pasaturik hainbat aste

 

Haiek gurekin egin zutenak, fruitu eman du gaur arte.

 

 

 

Ehunta lau dira gaurregun, adin denetatik biltzen

 

Eta Errobi ikastolako taldea zaigu haunditzen

 

Gure pausoa egin ondotik, biziak baitu segitzen

 

Hainbat urteko oroitzapena bihotzean da gelditzen.

 

 

 

Kasu emanez, denen laguntzaz, ikastola da biziko

 

Ikasleentzat den bitartean guk ez baitugu etsiko

 

Bainan biziak sorpresa onak ote ditu ekarriko ?

 

Agian gure seme-alabek hemen dute ikasiko.

 

 

 

Partager cet article
Repost0
Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :
Commenter cet article