Overblog
Editer l'article Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
KANBO CAMBO

Actualité locale Cambo les bains 64250

Kanboko bestak

Bestak :

 

Behereko Plazako presidenta da Bixente Breuillé eta karrikakoa Joan Saint Jean. Eta horra bi besta komiteek prestatu egitarau aberatsa beste Kanboko elkarte batzuen laguntzarekin.

 

Ostiral aratsean, Behereko Plazako zikiroak idekitzen ditu bestak, KIKI BORDATXO taldeak alegeraturik. Larunbata bilakatua da azken urte hauetan ziganteen eguna eta aurten 18 erraldoi ibiliko dira karriketan gaiteroekin, goizeko 11etarik goiti, eguerditan aperitifa eta bazkaria zerbitzatuak dira plazan (txartelak aitzinetik salgai turismo bulegoan eta Ttiritta ostatuan). Larunbat aratsaldean, Joko Garbi partida, 5etan, eta ondotik, 7etan, bestetako lasterketa, izena emanez oren bat aitzin tokian berean. Larunbat aratsa, Behereko Plazan, hasiko da kontzertu batekin LES VOISINS D’EN FACE taldearekin eta segituko ENTZUN-ek lagundu dantzaldiarekin. Igande goizean, mezan, ohoratuko dugu Jondoni Laurendi herriko patroi Saindua, harmoniako musikariekin. Mezatik landa, usaian bezala, Mutxikoak eta Makilariak izanen dira elizako plazan. Igande aratsaldean, 4etan, karro ibilaldia abiatuko da eta herria zeharkatu eta plazarat eremanen gaitu Joko Garbi partidaraino. Ondotik talo ta xingar janez SORGINAK Bandaren musikarekin, goaitatzen ahalko ditugu aratseko kontzertua ZAPARRADA-rekin eta dantzaldia PATCHA-MAMA-rekin. Astelehenean, merkealdiak atxemanen ditugu karrikako magasinetan eta saltzaile frango bide bazterretan, tokiko gasna, xingar, bixkotx, arno, ezti, erreximeta... eta urrunagoko jantzi eta bertze puska frango. Astelehen aratsaldean, 6etan, Kanboko trinketak EPB-rekin antolatzen duen abuztuko esku huskako lehiaketaren lehen partida iraganen da. Ondoko partidak izanen direlarik ortzegun aratsetan, 9etan. Astelehen aratsean, harmoniaren kontzertua, San Josep parkean, eta ere mutxikoak eta erromeria plazan, ixtant goxo bat iragaiteko elgarren artean, eguna bururatu aitzin, 10ak eta erdietan, trinketeko plazan, HOLAKO taldeak eman dantzaldiarekin. Astearte goizeko, Palantxa partidatik trinketean, hasi eta aratsaldeko haurren jokoetarik pasatu eta, San Josep parkean, Elizako plazako arroltze botatze lehiaketa ahantzi gabe, helduko gira  gauazko karro ibilaldira eta eguna bururatuko dugu gaineko plazan, GAUBELE-ren dantzaldiarekin. Asteazkenean, azken egunarentzat, Behereko Plazara joanen gira berriz eta goizeko 11etako pilota partidarekin hasirik, Tante Ursule jatetxean bazkaldu eta berriz prest izanen gira aratsaldeko pilota partida nagusiarentzat. Ondotik Mutxikoak dantzatu eta IZARRAK taldeko kantariak entzuten ahalko ditugu aratseko dantzaldia aitzin. Eta honek bururatuko ditu aurtengo bestak, XITOAK taldearekin.

 

Bestak aitzin, ortzegun aratsean, kiroldegi berrian, Kanboko harmoniak kontzertu bat eskainiko du REVEIL URTOIS fanfara gomitatuz.

Partager cet article
Repost0
Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :
Commenter cet article