Overblog
Editer l'article Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
KANBO CAMBO

Actualité locale Cambo les bains 64250

BATEKMILA - EUSKAL MUNDUAK

BATEKMILA, EUSKAL MUNDUAK :

Euskal Kultur Erakundeak muntatu erakusketa hau Kanbon ikusten ahalko da uztailaren 11tik agorrilaren 15era, ezker paretari lotua den gela batean. Egun guziez, salbu astelehenez, idekia izanen da erakusketa hau, 15.00etarik 20.00etara, eta sartzea urririk da. Erakusketa honek, multimedia tresnak erabiliz, euskara, euskal kultura bainan ere Euskal Herriko eta diasporako gaurko bizia ezagutzera eta galdezkatzera gonbidatzen du. Erakusketa honen karietara animazio ezberdinak proposatzen ditu Euskal Kultur Erakundeak, toki berean. Hala nola Uztailaren 12an, larunbatez, 18.00etan, NOKA, Ameriketako Euskal Kantaritsa taldeak kantaldi bat eskainiko duen eta euskal diasporaz mintzatzeko parada emanen. Uztailaren 25ean, 19.00etan, mintzaldi bat izanen da euskara hizkuntzaz : iragana, oraina eta geroa. Agorrilaren 8an, ostiralez, 19.00etan, euskal kantuak artista gazte batzuekin : Amaia Riouspeyrous eta beste kantari gazte batzu entzuten ahalko dira.

Partager cet article
Repost0
Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :
Commenter cet article