Overblog
Editer l'article Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
KANBO CAMBO

Actualité locale Cambo les bains 64250

Urtats 2005 kanbo cambo

Urte hundarreko bestak :

 

Kanboko harmoniak bere eguberriko kontzertua, LOREA elkarteak“Magie de Noël“ landare eta lore erakusketa eta saltzea“Restos du Coeur“delakoen alde, FNACA-koek loto arrakastatsua kiroldegi berrian, eskoletako haurrak kantuz karriketan eta xaharretxeetan, Bizar Xuri eta Olentzeroren etortzeak hiri barnera, jokoak eta zaldi karrosaz ibilaldiak haurrentzat, gauerdiko meza eder bat, urtero bezala kanboarrek ederki parte hartu dute azken egunetako besta hauetan. Komertsante eta ofizialeen batasunak antolatu ekitaldietan arrakasta gaitza ezagutu du zozketak. Kanboko saltegietan erosketak eginez txartelak eskuratzen ziren eta hauekin parte hartzen zozketa batean. Azken honen tiratzea egin da joanden ortzegun aratsean Kanboko trinketean eta horra emaitzak : 1-Citroën C2 : 43845 (Salmon-Hazparne) 2- TV+DVD : 45284 (San Juan-Kanbo) 3-DVD grabatzaile : 54549 (?) 4-Argazki tresna : 22543 (?) 5-Argazki tresna : 44127 (?) 6-Xingar azpi bat : 52273 (Jocou-Kanbo) 7-25 Euro Gamm Vert : 11874 (?) 8-25 Euro Trinketeko ostatuan : 8993 (Hourcaillou-Kanbo) 9-25 Euro Lascarray Tabako Bulegoan : 47704 (Reales) 10-25 Euro Rustica Flor : 36518 (?) 11-25 Euro Annie Boutique : 29462 (? Ezpeleta) 12-25 Euro Pitchounette : 6410 ( ?) 13-25 Euro Les Allées Ostatua : 42839 (Michelena-Ezpeleta) 14-25 Euro Laverie Automatique : 52242 ( ?) 15-25 Euro Press Eco saltegia : 40336 (Fred Bezeaud-Kanbo). Lehen sariaren emaite ofiziala eginen da ostiral aratsean, Le Central ostatuan.

 

 

 

Herriko etxeko agiantzak :

 

Urtero egiten den elgarretaratzeak, Auzapeza eta Herriko hautetsien agiantzen kari, berezitasun bat ukanen du aurten : ez da herriko etxean iraganen bainan berriki estreinatua izana da Musikaren Etxean. Azken hau Boudon saltegia eta Santa Elixabet xaharretxearen artean kokatzen da. Herriko Etxe ohia zen etxe hau erreberritua izan da eta orain aterbetzen ditu musika eskolaz gain, harmonia, Sorginak banda, eta Arraga Abesbatza. Hemen dira beraz bilduko igande honetan gure hautetsien inguruan herriko langile, elkarteetako lehendakari, administrazioko zerbitzu desberdinen buru eta beste. Vincent Bru auzapezak karia honetaz baliatuko da urtero bezala joan den urtean egin lanaren aipatzeko eta urte berri honentzat dituen egitasmoen jakin arazteko.

 

 

 

Partager cet article
Repost0
Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :
Commenter cet article
B
bravo pour ta médaille, tu l' as bien méritée.<br /> A quand le chèque de la ville.<br /> milesker denendako <br /> bibi
Répondre